Bizikletaren botere eraldatzailean sinesten dugu

Ez dugu garraiobide soiltzat ikusten; gizartean benetako aldaketa bat eragiteko gai den tresnatzat baizik. Gure xedea argia da: eragin positibo eta iraunkor bat sortzea, etorkizun justuago, inklusiboago eta jasangarriago bati lagunduko dioten proiektuak bultzatuz.

Gure ekimenen bidez, bizikleta kirol soil bat baino gehiago ikusten duten proiektuak babestu eta sustatzen ditugu. Gizarteratzea, mugikortasun jasangarria eta ingurumenarekiko errespetua ditugu ardatz, komunitateak eraldatu eta pertsona guztientzako aukera berriak sortzeko helburuarekin.

Etorkizun hobe bati buruz dugun gure ikuspegi bera partekatzen duten enpresa, erakunde eta organizazioekin egiten dugu lan. Orbea Fundazioan uste dugu, txirrindularitzan bezala, aurrerapena taldean egiten den bide bat dela. Eta bide hau, pasioz eta konpromisoz, mundu orekatuago eta jasangarriago baterantz marrazten dugu.

Gure misioaren gakoak

01

Mugikortasun iraunkorra eta deskarbonizazioa bultzatzen duten proiektuak sustatzea eta babestea, eta bizikletak funtsezko rol bat jokatzen duten proiektuei lehentasuna ematea.

02

Aisialdia eta kirola, batez ere txirrindularitza, sustatzen dituzten proiektuak babestu eta laguntzea; bai arlo profesionaletan, bai afizionatuetan eta baita hezkuntzakoetan ere.

03

Formakuntza- eta ikerketa-zentroak babestea, baita bizikletan eta gizarte-ekonomiako ereduetan oinarritutako enpresa-proiektuak ere, garapen jasangarria eta ingurumen-eraginaren murrizketa sustatuz.

04

Pertsonen eta herrien arteko elkartasuna sustatzen duten ekimenei laguntza ematea, bai eta kolektibo ahulenak eta bazterketa-arriskuan daudenak babesten dituen justizia soziala garatzea ere.

05

Euskara eta euskal kultura, eta, halaber, kultura-, kirol- eta ingurumen-ondarea zaindu eta garatzen dituzten proiektuak sustatzea.

Estatutuak

Gure estatutuek Fundazioaren funtzionamendua arautzen duten oinarrizko arauak jasotzen dituzte. Orbea S. Koop.-eko Kontseilu Errektoreak onartu ditu, sortzaile eta bultzatzaile gisa, eta gure jardunaren oinarri juridiko eta eratzaileak dira.

Orbea Foundation Estatutuak (PDF)

Patronatua

Estatutuen arabera, patronatua gutxienez 6 eta gehienez 15 lagunek osatu behar dute. Gaur egun, sei kidek osatzen dute: lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina, idazkaria eta bi bokal.

Orbea Fundazioaren Patronatua (PDF)

Memoriak

2026an argitaratuko dugu 2025eko ekitaldiari dagokion gure lehenengo urteko-memoria. Dokumentu publiko eta eskuragarria izango da, eta gure ekintzak, eragina eta konpromisoa gardentasunez islatuko ditu. Hemen argitaratuko dira memoriak pdf formatuan, erabilgarri daudenean.

Ekintza Plana

Ekintza Plana ekitaldi honetako Fundazioaren ildo estrategikoak zehazten ditu, gure printzipio fundatzaileek eta garapen iraunkor eta inklusiboarekiko dugun konpromisoak gidatuta.

Orbea Fundazioaren Ekintza Plana (PDF)