Indarrak batu ditugu gizartea eraldatzeko

Gure ikuspegia partekatzen baduzu eta bizikletaren bidez gizartea eraldatuko duten proiektuak bultzatu nahi badituzu, idatzi lasai. Taldean, are eta urrutirago iritsiko gara.

Zer egiten dugu?

Orbea Fundazioan lan egiten dugu bizikleta aldaketa sozialerako motorra izan dadin. Gure oinarrizko printzipioekin bat datozen ekimenak babesten ditugu, mugikortasun jasangarria, gizarteratzea eta garapen komunitarioa bultzatuz.

Norentzat

Txirrindularitzaren bidez mugikortasunaren, inklusioaren eta inpaktu sozialaren alde lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakunde, klub eta taldeekin egiten dugu lan.

Non

Gure oinarrizko printzipioekin bat datozen proposamenak jasotzen ditugu, eta beti gaude lankidetza aukera berriak aztertzeko prest. Zure proiektua gure ikuspegiarekin bat etor daitekeela uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Elkarrekin lan eginez, pertsonengan, komunitateetan eta lurraldean eragin positibo eta iraunkorra sortzeko gai diren ekimenak bultzatu ditzakegu.

Noiz

Gaur egun, finantzaketa-eskaerak urteko azken lauhilekoan irekitzen dira, eta funtsen hautaketa eta esleipena hurrengo urtearen hasieran egiten da. Izan gure eguneratzeen berri, epe zehatzak jakiteko.

Finantzaketa-prozesua

01

Eskaeren hasierako berrikuspena

Proposamen bakoitza ebaluatzen dugu, gure balio eta helburuekin bat datorren egiaztatzeko. Beharrezkoa bada, harremanetan jarriko gara informazio gehiago eskatzeko.

02

Batzordearen ebaluazioa

Gure batzordeak eskaera nabarmenenak aztertzen ditu. Eskaera horien artean, komunitatean eragin handiena dutenak eta bizikletaren bidez gizartea eraldatzeko gure xedearekin bat datozenak lehenesten ditu.

03

Onuradunentzako jakinarazpena:

Hautatutako proiektuekin eskaerak itxi eta aste gutxira jarriko gara harremanetan, funtsen esleipena koordinatzeko, zalantzak argitzeko eta hurrengo urratsak zehazteko.

Faqs.

Orbea Fundazioa urte luzez eraiki dugun konpromisoaren emaitza da. Orain arte sortzen aritu garen eragin positiboa indartu eta ikuspegi argi baten inguruan antolatzeko sortu da: bizikleta komunitateak eraldatzeko, justizia soziala bultzatzeko eta ingurumena zaintzeko tresna bihurtzea.
Orbean jada martxan zeuden ekimenei egitura, jarraipena eta dimentsio handiagoa emateko unea iritsi dela uste dugulako. Proiektu asko modu naturalean sortu dira, Orbea osatzen dugunon ekimenari eta konpromisoari esker. Fundazioak horiek sendotu eta urrunago eramateko aukera emango digu.
Beyond the Ride leloak gure ikuspegia laburbiltzen du: bizikleta kirola edo mugikortasuna baino askoz gehiago da. Eraldaketarako tresna ez ezik, gizartean, ingurumenean eta kulturan irauten duen eragina sortzeko abiapuntua da.
Orbeak bizikletak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Orbea Fundazioak, berriz, bizikleta eraldaketarako tresna gisa erabiltzen du. Aldea helburuan dago: fundazioak baliabideak, aliantzak eta ezagutza gizartean eta komunitateetan benetako eragina sortzen duten proiektuetara bideratzen ditu.
Ez da marketin-estrategia baten ondorioa izan, gure erantzukizunaren emaitza baizik. Trail Building da horren adibideetako bat: Orbeako pertsonek beren ingurua hobetzeko bultzatutako proiektua.
Orbeako pertsonak funtsezko pieza dira fundazioan, izan ere, Orbea Fundazioa kooperatiba osatzen dugunon pasioari, konpromisoari eta energiari esker existitzen da. Fundazioa guztiona ere badela sentitzea nahi dugu, ekimen askoren atzean Orbea osatzen dugunon balioak, konpromisoa eta ekimena baitaude.
Mugikortasun jasangarria / Beyond the Road → mugikortasun jasangarria eta pertsonentzat egokitutako azpiegiturak. Kirola eta ongizatea / Beyond Sport → oinarrizko kirolerako sarbidea eta komunitatearen garapena txirrindularitzaren bidez. Prestakuntza, jarduera ekonomikoa eta kooperatibismoa / Beyond the Classroom → hezkuntza, ikerketa eta eredu ekonomiko jasangarri berriak. Justizia soziala / Beyond Solidarity → gizarteratzea eta baliabide nahiz aukeretarako bidezko sarbidea. Kultura eta kirol ondarea / Beyond Culture → nortasuna, hizkuntza eta kultura- nahiz kirol-ondarea babestea.
Hiru mailatan eragitea dugu helburu: Pertsonengan: inklusioa, aukerak eta irisgarritasuna. Komunitateetan: kohesioa, osasuna eta tokiko garapena. Planetan: mugikortasun jasangarria, kontserbazioa eta ingurumen-oztopoak murriztea.
Fundazioak nazioarteko izaera du, eta gaur egun mundu osoko 140 erakunde ingururekin egiten du lan. Aldi berean, lotura estua du Euskadirekin, bertan baititu sustraiak eta nortasuna.
Gure nortasuna funtsezkoa delako. Euskadin sortutako kooperatiba gara, eta uste dugu eragin globala sustrai sendoetatik hasten dela. Gure ingurunea, gure kultura eta gure komunitateak zaintzea hazteko dugun moduaren parte da.
Fundazioa Orbearen baliabide propioekin finantzatzen da. Helburua epe luzera jarraipena, hazteko gaitasuna eta jasangarritasuna bermatzea dira, proiektuetarako kanpo-finantzaketa eta bazkide estrategikoen lankidetza erakarriz.
Gure bost ardatz estrategikoekin bat datozen ekimenak babestuko ditugu: mugikortasun jasangarria, oinarrizko kirola, hezkuntza eta ikerketa, gizarteratzea eta kultura-ondarearen babesa. Guztiek izango dute ezaugarri komun bat: benetako eta neurgarria den eragina sortzeko gaitasuna.
Gure ikuspegia eta balioak partekatzen dituzten erakundeekin eta beren komunitateetan eraldaketa positiboa sortzeko gaitasuna erakutsi dutenekin lan egin nahi dugu. Elkarlana, gardentasuna eta eragina izango dira hautaketa-irizpide nagusiak.
Adierazle zehatzen (KPI) bidez: barne-partaidetza, aliantza estrategiko berriak, komunitatean egindako inbertsioa, komunikabideetan izandako oihartzuna eta babestutako proiektuen bilakaera. Eragina ikusgarria, neurgarria eta iraunkorra izan dadin nahi dugu.
Kooperatiba garen heinean, gizarte-erantzukizuna gure DNAren parte da duela hamarkada askotik. Orbea Fundazioa enpresa ulertzeko dugun modu horren bilakaera naturala da: enpresa ez dugu helburu hutsa bezala ulertzen, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko tresna gisa baizik.
Fundazioa ez dela gaur hasi. Gaur aurkezten duguna lehendik martxan zeuden proiektuak indartzeko egitura bat da. Urteetako benetako konpromisoaren, pertsonen eta ekintza zehatzen emaitza da.
Ekimenetan parte hartuz, proiektu berriak proposatuz, elkarteekin elkarlanean arituz edo tokiko ekintzetan parte hartuz. Fundazioa parte-hartzerako gune bat izatea nahi dugu.
Lankidetza estrategikoen, baterako finantzaketaren, proiektuen garapenaren edo ekimen partekatuen bidez. Eragina handiagoa da elkarrekin lan egiten dugunean.
Koherentzia adierazten du. Orbea Fundazioak gure balioak ekintza bihurtzen ditu, eta gogorarazten digu enpresaren arrakastak benetako zentzua duela negoziotik harago balioa sortzen duenean.
Mundu mailan erreferentzia izango den plataforma gisa ikusten dugu: eraldaketa bultzatzen duten proiektuak martxan jartzeko, aliantza estrategikoak eraikitzeko eta bizikleta gizarte-, ingurumen- eta kultura-aldaketarako benetako motorra izan daitekeela erakusteko gai den plataforma gisa.

Idatzi iezaguzu