Mugikortasun iraunkorra

Mugikortasun jasangarria errazten

Orbea Fundazioan bizikletaren aldeko apustua egiten dugu, hiri iraunkorragoak lortzeko aldaketa-motor gisa. Horregatik, bidegorri sare segurua, aparkaleku babestuak, bizikleta publiko eta pribatu eraginkorreko egitura eta bizikleta elektrikoetarako karga sistema seguruak sustatzeko lan egiten dugu. Bizikleta gero eta jende gehiagoren eguneroko garraiobidea izan dadin nahi dugu.